automóvil híbrido

1. Autom.
sin. vehículo híbrido

Motor elektrikoaren eta errekuntza-motorraren bidezko propultsio-sistemak batera erabil ditzakeen ibilgailua. Bi antolamendu-mota daude: seriean (gurpilak motor elektrikoak birarazten ditu, eta errekuntza-motorraren funtzioa motor elektrikoa ibilaraztea edo bateriak kargatzea da) eta paraleloan (gurpilak motor elektrikoak zein errekuntza-motorrak biraraz ditzakete, biek aldi berean edo bakoitzak bakarrik). Ibilgailu hibridoak baterien desabantailak ez dituen ibilgailuaren abantailak eskaintzen ditu: ibilgailu elektriko hutsak baino arinagoak dira, autonomia handiagoa dute eta ibilgailu konbentzionalen potentzia-ezaugarrietatik gertuago daude; emisioak, berriz, horietan baino askoz gutxiago dira.